Euskal kantu eta jolasen bidez, euskaraz jolas egiteko baliabideak eskainiko dituzte. Sokasaltoa, zapiaren jolasa, baloiarekin jolasa... izango dira egingo direnak.
Bi gune ezberdinetan izango dira ekintzak:
- Apirilak 26: Ibargaraiko ziburuetan ( Correos eta Ogizun ondoan): 17:00etatik-19:00etara.
- Maiatzak 10: Domingo Iralan: 17:00etatik-19:00etara.