Herriko kale, plaza eta aretoak beteko dituzten kontzertuez gain, ikasleei zuzendutako zenbait ekintza ere egongo dira. Herriko ikastetxeetako txikiei zuzenduta Marije Ugaldek sortutako ipuin musikatuaren emanaldia egingo da. Musika eskolako ikasleek gainera, tailerrak ere izango dituzte. 5-9 urte duten haurrentzat, Mugi ezazu zure gorputza! tailerra prestatu dute. 9 urtetik aurrerakoek aldi,z oso modan dagoen Gorputz perkusio tailerra egiteko aukera izango dute.
Klasiko bihurtu diren elkartruke eta kontzertuez gain, aurten musika eskolako ikasleek Bergaratik kanpo ere zenbait emanaldi egingo dituzte. Lehena Elgetan zapatuan egingo den Debagoienako Trikiti Egunean izango da eta hurrengo astean Oñatin ospatuko den Musikaldian ere parte hartuko dute.