Udarako planik egin nahi?

Jone Albeniz 2013ko apirilaren 16a

Bergarako Udalak Udaleku Irekiak antolatu ditu uztailaren 1etik 19ra, 2001-2012 urte bitartean jaiotako haurrei begira. Bertan izena eman nahi dutenek, maiatzaren 6tik 17ra izango dute aukera Kultur Etxean.

Bergarako Udaleku Irekiez gain beste hainbat ekintza edo aukera antolatuko dira aurtengo udari begira ere. Gaztetxoendako gazte oporraldiak antolatuko dira eta nagusiagoendako berriz, auzolandegi eta koperazio planak eskainiko dira.

Gazte oporraldiak

Urtero bezala Foru Aldundiak, Gazte oporraldiak antolatu ditu uztaileko eta abuztuko hilabeteetan eskainiko dira, 1996-1999 urte bitartean jaiotako gazteei zuzenduta dago eta Menorca, Pirinioak, Zaraurz, Zuhatza, Caceres… bezalako toki desberdinetara joateko aukera izango dute.  Izen ematea apirilaren 12tik 21era bitartean Kultur etxean edo internet bidez izango da. Informazio gehiago www.gipuzkoa.net/oporraldi

Auzolandegiak

Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dituen auzolandegietarako izen ematea apirilaren 16tik 20ra bitartean zabalik egongo da eta internet bidez egin beharko da. 18 urte beteta dituzten gazteei zuzenduta dagoen ekintza da hau. Informazio gehiago: www.gazteaukera.euskadi.net

Kooperazioa

1983-1993 urte bitartean jaiotako gazteei zuzenduta dagon. Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin Amerika, Afrika edo Asian kooperante moduan aritzeko aukera ematen du. Ineteresatuta daudenak, martxoaren 28tik apirilaren 27ra izango dute izena emateko aukera Informazio gehiago: www.gazteaukera.euskadi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak