UNED-Bergara Patronatuak (Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bergarako Udala) barikuan eginiko batzarrean erabaki zuen tutoretza sistemari eutsi eta hasierako planifikazioa betetzeko, beharrezko baliabide ekonomikoak bideratzea. Eusko Jaurlaritzako Itziar Alkorta Unibertsitate Sailburua gonbidatu moduan egon zen batzarrean.
Patronatuak, hilaren 12ko saio horretan, ikastegiaren hezkuntza ereduaren inguruan hausnartzeko sortutako taldean batzordean egindako lanaren berri izan zuen. Honen harira, prentsa-ohar bidez, ikastegiak berretsi egin du UNED-Bergararen "goi mailako urrutiko hezkuntza proiektuaren etorkizunaren aldeko jarrera instituzionala".