Gaur, martitzena, 19:30ean hasita Bergara Hiria txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte Udal pilotalekuan. Lehenengo partidua gazte mailakoa izango da, eta Dario eta Sanches bikoteak Olano eta Iribarren izango ditu aurrean. Nagusien arteko lehian, berriz, Elezkanok eta Galartzak Anzotegiren eta Linzoainen kontra jokatuko dute. Bihar, berriz, 19:15ean hasita Debarroko txapelketa barruan Eneko Muguruzak eta Iñarrak jokatuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.