Zabalotegi txiki geratu da Bergarako Orfeoia entzuteko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 14a

Ez da tokirik libre geratu Bergarako Orfeoiak arratsaldean Zabalotegin eskaini duen emanaldian. Kantatzeaz gainera, pianoa eta txalaparta ere entzun da, eta dantza egin duenik ere ikusi dute bertaratutakoek.

Ahots ederrek bertaratutakoen aurreikuspenak bete dituzte, arratsalde pasa ederra egiteko parada izan baitute. Ezustekoa ere eraman dute batzuek, Zabalotegiko azken ilaratik ere kantatu baitute Orfeoiko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak