Txoriaren aberria diskoa aurkeztera Bergararaino gerturatu zen Aldeta taldea Donostiatik eta emanaldiarekin oso pozik geratu ziren. "Uste baino jende gehiago etorri da kontzertura, eta oso-oso pozik gaude". Hala adierazi du Juanra Unamuno taldekide bergararrak. "Oso gertuko emanaldia izan da, gainera".
Disko berriko kantak interpretatzeaz gainera, berriren bat ere jo zuten Aldetakoek Zabalotegin, eta eskerronez txaloka agurtu zituzten amaieran ikus-entzuleek taldekideak.