Artisau eta zapore feria: produktu ezberdinak dastatu eta ezagutzeko tokia

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 13a

Eguraldi onak eta txorixo nahiz olagarroari darion usainak erakarrita Artisau eta Zapore ferian jende ugari batu da.

Dendari batzuen hitzetan bergararrei "esnatzea kosta zaie", hala ere eguerdian jende dezente zebilen salmenta-postuetako produktuak dastatzen. Iberikoak, hamaika motatako gaztak, txokolate bitxiak... "Feriak ohiko dendetan aurkitzen ez dituzun produktuak erosteko aukera ematen dizu", zioen erosle batek.

Egubakoitzeko arratsalde makalaren ostean, zapatu goiza oso ona izan da. Saltzaile batek azpimarratzen zuen moduan "ez dugu duela urte batzuk bezalako salmentarik egingo, baina jendea animatzen da". Antzerako iritzia dute taberna galiziarrean "gosaldu eta gero, hamaiketakoa egitera etorri dira gehienak".

Artisauak ere bai

Jateko eta edatekoaz gain, artisau ugarik egindako lanak ezagutzeko aukera ere badago. Larrua, zilarra edo egurrarekin egindako produktu eskaintza zabala ekarri du feriak Bergarara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak