GPSaren erabilera eta ordenagailua
Maiatzaren 13tik 16ra arratsaldeko 18:30- 20:30etara eskainiko da tailerra Bergaran, guztira 8 orduko iraupena izango duela. Elebitan emango da tailerra eta matrikulak 20 eurokoa izango da. Ikastaroa hiru zatitan banatuko da: lehenengo atalean GPSari buruzko teoria, funtzionamendua eta koordinatu sistema eta koordenatuak azalduko dira. Bigarren zatian berriz, GPSaren erabilera, GPS ereduak, kudeatzeko programak...
Ogia egiten ikasi
Maiatzaren 25 larunbata 9:30etatik 13:30etara izango da Angiozarko pagomendi elkartean. 4 orduko iraupena izango du ikastaroak, matrikulak 15 euroko kostea izango du eta euskaraz eskainiko da.
Ortuzaintza ekologikoa
Maiatzeko hiru arratsaldetan emango da ikastaroa (oraindik zehaztu gabe) Angiozarko auzoan. Elebitan eskainiko da eta bi zati izango ditu: Lehendabiziko eguna alderdi teorikoa izango da eta ondoren, ikastaroa osatzeko bi irteera egingo dira.
Apirilean ere ikastaroak
Hainbat ikastaro daude aurreikusita apirileko hurrengo egunetarako; Makilaia ikastaroa (15-18), xaboi birziklatua eta xaboi kosmetikoak egiten ikasteko tailerra (hilaren 20an) eta zoru pelbikoaren ezagutza lantzeko hastapeneko ikastaroa hilaren 16ean.
Tailerretan izena emateko, Bizikasi: (943 76 93 94) edo infor@bizikasi.com