Urte asko dira Donostian bizi dela baina sorterrira etortzea eta kontzertu bat ematera gainera, beti da pozgarria. Juanraren hitzetan “herriko semea izanik beti da plazer bat etxean kontzertu bat eskaintzea. Ez omen dago urduri “ geuk dakiguna ahal dugun eta hoberen egiten saiatuko gara” dio.
Disko berriak, 'Txoriaren aberria' du izenburutzat eta urtarrilean aurkeztu zuten jendaurrean. Ordutik salmentak ondo joan direla esan digu Unamunok: “tiradatxo bat egin genuen eta gutxi batzuk geratzen dira. Zabalotegin salgai izango dira ere diskoak”.