Nola erabili laguntza teknikoak mendekotasuna duten pertsonekin? ikastaroa antolatu dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Hilaren 19an izango da, 14:30etik 17:00etara Aitonetan, dohain. Oro har, adineko pertsonaren baten zaintzaile direnei zuzenduta dago eta guztira 15-20 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Izena 943 77 91 65 telefono zenbakian eman daiteke edo ongizatea@bergara.net helbidean hilaren 15a aurretik.