Bergarako herriak inoiz baino bisitari kopuru altuagoa izan du aurtengo Aste Santuan

Jone Albeniz 2013ko apirilaren 11

Aste Santua pasa eta gero, Bergarako turismo bulegoak bete du lehen sasoi honetako lana. Balorazioa oso positiboa izan da. Inoizko bisitari kopuru altuena izan du bertako bulegoak. Asko esatea da hori, krisi gordinean bestelako emaitza espero bait liteke.

348 lagun pasa dira bulegotik. Haietako 107k bisita gidatua egin du, gainera. Bergarako magnituderako oso kopuru ona da. Izan ere, zeinek pentsatzen du Bergarako herriak eguneko 23 lagun hartzen zituela bisitan? Bestalde, sailak turismo lehiakortasuna IKTren erabilera egokiaren bidez sustatzeko programan parte hartu eta diploma lortu egin du. Bergarako turismo sailak udaran ere emaitz bikainak lortzeko lanean segituko duela azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak