Pazkoetako eta San Martzialetako txosnak hartzeko deialdia

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko apirilaren 11

Eskariak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, bietan ala bietan.

Pazkoetan San Martin plazan Udalak jarriko duen txosnaren ustiaketa esleitzeko baldintzak kaleratu ditu. Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 3ko 12:00etan amaituko da, eta Idazkaritzan aurkeztuko dira. San Martzialen, erromeria egunean txosna eta kantina ustiatzeko baldintzak ere kaleratu ditu. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 15eko 12:00etan amaituko da, eta Idazkaritzan aurkeztuko dira. Informazio gehiago: www.bergara.net helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak