Udaberriko kontzertua egingo du Bergarako Orfeoiak domekan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko apirilaren 11

Euskal musikaren antologia izenburupean, estilo askotako kantuak abestuko ditu. Zabalotegi aretoan izango da kontzertua, 19:00etan.

Bergarako Orfeoiak Udaberriko kontzertua egingo du domekan, 19:00etan, Zabalotegin, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Euskal musikaren antologia izenburupean, estilo askotako kantuak abestuko ditu; zehazki, zazpi arlotan sailkatutakoak. Agurra eta tradizioa izenekoan, Jose Luis Ansorenaren Agurra, Francisco Escuderoren Izar Ederra, Jose Juan Santestebanen Festara eta Pablo Sorozabalen Maite abestuko dituzte. Musika erlijiosoari eskainitako tartean, Peñaflorida kondearen Irten ezazu eta Aita Madinaren Aita Gurea abestuko dituzte. Sehaska kantei eskainitakoan Jose Olaizolaren Aurtxo polita abestuko dute. Dantzari eskainitako tartean, berriz, Javier Bustoren Axuri Beltza eta Jon Oñatibiaren Aunitz urtez. Eta euskal melodiak izendatutakoan, Xabier Sarasolaren Lau euskal abesti eta Lau euskal abesti II; Josu Elberdinen, Ume eresiak; Jose Maria Gonzalez Bastidaren, Saratarra; eta Alexander Lesbordesen, Kantuz. Doinu nazionalistek ere izango dute lekua: Benjamin Zipriainen Euskalerriko abestuko dute eta azken agurrean, berriz, Agur jaunak herrikoia.

Bergarako Orfeoi Gazteak, Arkaitz Arana dantzariak, Mikel Ostolaza eta Loiola Maderas txalapartariek eta Anabel Henao piano-joleak ere hartuko dute parte emanaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak