Egubakoitzeko batzar orokorraren ostean beraz, Itsaso Mendizabalek utzi egingo du lehendakari kargua, zuzendaritzan jarraituko duen arren.
Zuzendaritza berritzeaz gainera, 2012an burututako proiektuen gaineko azalpenak emango dituzte, eta baita balorazioa egin ere. Amaitzeko, 2013ko aurrekontua aurkeztuko dute, eta aurtengo ikasturtera begira dauden egitasmoen berri eman.