Min du eskuetan Otamendik eta ez zegoen, beraz, atzoko neurketa jokatzeko moduan. Hori horrela, hilaren 23ra aldatu dute neurketa: egun horretan Otamendiren ordez beste bikote bat izango du Ortizek, Altuna eta Erostarberen kontra indarrak neurtzeko. Egun horretan, beste bi partidu ere jokatuko dira, 19:00etan hasita.
Edozein kasutan, atzo bertan ere, gazte mailako pilotariek lan apur bat egin behar izan zuten: lau t’erdikoaren barruan jokatu zuten Altuna eta Ortizek, eta Altunak irabazi zuen (22-2).
Nagusiei dagokienean, Jaka eta B.Rezusta Ojuel eta Gorrotxategi baino gehiago izan ziren (22-16). Partidu gogorra jokatu zuten: Jakak 11 tanto egin zituen jokoan eta beste lau sakez, eta sei galdu; Rezustak, bi egin eta beste bi galdu; Ojuelek lau tanto egin zituen jokoan eta 3 saketik, sakez falta bat ere bai eta jokoan bi bakarrik galdu zituen; eta Gorrotxategik bat egin eta bat galdu.
Hurrengo partiduak
Hilaren 16an, 23an eta 30ean izango dira hurrengo jardunaldiak; maiatzaren 7an eta 14an final-erdiak; eta 20an, finala.