Irteeraz betetako apirila Pol-Pol mendi taldearen eskutik

Lander Diego 2013ko apirilaren 10a

Pol-Pol mendi taldeak hiru irteera antolatu ditu apirilerako. Lehengoa, hilaren 14an, Mugarrietara; bigarrrena apirilaren 21ean egingo den beteranoen irteera izango da; eta azkenik, mendi ski irteera antolatu dute hilaren 20tik 21era.

Hilaren 14an Mugarrietako laugarren etapa egingo dute, Osintxutik Uberara. Irteera 08:00etan izango da frontoitik. Zazpi orduko irteera izanik, egun osoko irteera izango da. Tiketak frontoiko tabernan daude salgai, hala ere, gehienez, 46 pertsonek izango dute txangoaz disfrutatzeko aukera.

Apirilaren 21ean izango den beteranoen irteerak Kodes-Ioar-Kanpetzu ibilbidea izango du. Autobusa 08:00etan aterako da frontoitik. Hau ere egun osoko txangoa izango da. Tiketak bulegoan daude salgai jada.

Hilaren 20-21eko astebururako mendi eski irteera prestatu dute Vignemalera. Larunbatean Port d' Espagn-etik irtenda, Baisellance-eko aterpetxean pasako dute gaua. Igandean Vignemalerako bidea hartuko dute eta, amaieran, beherainoko buelta egingo dute. Berez, neguko aldea zabalik egongo da, beraz, Pol-Pol mendi tadearen gomendioa da mendrirako materiala ekartzea. Hala ere, mantak badaudela diote mendi taldekoek. Irteera honetan bi faktore hartuko dira kontuan: elurra eta eguraldia. Hauen arabera txangoaren data aldatu daiteke. Izena emateko azken eguna apirilaren 16an, asteartean, izango da. Egun horretan, 19:00etan, batzarra egongo da buelgoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak