‘Hesiak gainditzen’ dokumentala hilaren 17an Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 9a

Jardun euskara elkarteak antolatuta, 'Hesiak gainditzen' dokumentalaren emanaldia izango  da datorren hilaren 17an Bergaran. Euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko egindako dokumentala da; euskarazko lana da,  gurasoei zuzendutakoa batez ere. Irizar jauregian izango da emanaldia, 19:00etan. Beste herri batzuetan ere eman da eta arrakasta handia izan du.

Dokumentalaren asmoa da, hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain, euskarara hurbiltzeko eta euskara ikasteko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea. Txatxilipurdi elkarteak garatu du gidoia, Arteman Komunikazioa enpresarekin eta Jon Maiarekin batera, eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

Aurkezpen lanetan, Eneko Barberena eta Aizpea Otxandiano –Txatxilipurdiko kideak– arituko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak