Horretaz gainera, hiri hondakinen kudeaketaz ere jardun zuten, baita animalien eskubideez ere. Azkenik, taldeak aurten egingo duen batzar orokorrari buruz ere egin zuten berba parte-hartzaileek. Alderdiak ordezkaritza duen Gipuzkoako herrietako kideak batu ziren.
Batzarrak hilero
Equo Bergarak bi urte daramatza hilero batzar irekiak egiten, kultura etxean. Ekologiaren arloan dauden behar eta arazoak izaten ditu hizpide horietan; edonork har dezake parte eta ekarpenak egin. Hurrengo batzarra apirilaren 29an izango da; besteak beste, Fracking-az, gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknikaz, egingo dute berba.