Bergarak 20-26 galdu zuen Urnieta-Balderdiren aurka

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 7a

Eskubaloian, bigarren territorialean, esku hutsik irten ziren atzo arratsaldean Labegaraietatik Bergarako mutilek; ezin izan zuten-eta Urnieta-Balerdiren kontra, eta 20-26 galdu zuten.

Lehen zatia nahiko berdindua izan zen, eta amaieran markagailua 11-15 zen; baina, atsedenetik bueltatzean, lesioek eraginda taldeak duen jende falta nabaria izan zen, eta Urnietakoek aldea handitzen joan ziren. Azkenean 20-26 amaitu zen norgehiagoka. 

Golei dagokionez, etxekoen artean, Xabier Iñurrietak sei gol sartu zituen, Daniel Sevillanok bost, Jon Olivadosek eta Markel Solak hiruna, Xabier Egurenek bi eta Josu Unamunok bakarra. Aurkarien taldean, besteak beste, David Belverrek sei gol egin zituen, Gorka Urigoitiak sei eta Jon Sanchezek bost.

Asteon Elgoibarren kontra jokatuko dute bergararrek etxetik kanpo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak