Lehen zatia gogorra izan zen Josetxo Muniategiren mutilendako; defentsan larri ibili ziren eta horrek eragina izan zuen markagailuan. 10-7 zegoela, bilbotarrek lau goleko partziala egin zuten, eta 23. minutuan aurretik jartzea lortu zuten; Muniategik hutsartea eskatu zuen orduan, eta horrek on egin zien bergararrei, defentsan hobeto ibiltzen hasi zirelako. Lehen zatia 15-12 amaitu zen.
Erasoan, dena dela, ondo ibili ziren partidu osoan, eta bigarren zatiko hasieran, lehia orekatua izan bazen ere, lau goleko aldea atera zuten etxekoek, eta Escolapiosekoek behera etorri ziren, azken zatian aldea handituz.