Abian da Bergara Hiria pilota txapelketa

Xabier Urtzelai 2013ko apirilaren 8a

Bergara Hiria pilota torneoaren hamazazpigarren edizioa jokatuko dute bihartik, martitzena, hasita. Eta urtero moduan, antolatzaileek bi kategoria bereiztuko dituzte, gazteak eta nagusiak. Partiduak martitzenetan jokatuko dituzte, 19:00etan hasita, eta maiatzaren 20an izango dira finalak. Albiste barruan, jardunaldi guztiak zehaztuta:  

Pentekoste jaietako astelehenean jokatuko dituzte Bergara Hiriko finalak. Egun hori izango da salbuespena, kanporaketa guztiak martitzenero izango direlako. Hala, datorren hilabete eta erdian pilota-giro ederra egongo da frontoian. Antolatzaileek adierazi dute sarrerak doan izango direla, baina ikusleek klubari laguntzeko aukera izango dute, zozketako txartelak erosita.

Hemen txapelketako egutegia:

 

Apirillak 9, 19.30
1º Gazteak: Altuna-Erostarbe / Ortiz-Otamendi
2º Nagusiak: Jaka-Beñat.Rezusta / Ojuel-Gorrotxategi
Apirillak,  16
1º Gazteak:   Dario-Santxes / Olano-Alduntzin
2º Nagusiak: Ander Elezkano-Kerman Galarza / Anzotegi-Linzoain
Apirillak,  23
1º Gazteak: Irribarria-Xanet Imaz / Larrañaga-Agirre
2º Naguziak: Ander.Muguruza-Telletxea / Larrañaga-Peñas
Apirillak, 30
1º Gazteak:  Goikolea-Elustondo / Gallastegi-Ibarrondo
2º Nagusiak: Yoldi-Tolosa / Eneko Muguruza-Perez
Maiatzak 7, Final-erdiak: Apirillak 9ko eta 16ko irabazleen artean.
Maiatzak 14, Final-erdiak: Apirillak  23ko eta 30eko irabazleen artean.
Maiatzak 20, Finala.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak