Equok Gipuzkoako asanblada egingo du Bergaran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 4a

Zapatuan, apirilaren 6an, Equok Gipuzkoako asanblada egingo du Bergarako Irizar jauregian. Besteak beste, Juantxo Lopez de Uralde egongo da Bergaran. Animalien eskubideak, hondakinen kudeaketa eta transgenikoen gaia izango dute berbagai, besteak beste. Asanblada irekia izango da, eta 10:00etan hasiko da.

Equok egiten dituen bilera guztiak bezala, zapatukoa ere irekia izango da eta edonork parte har dezake. Hala ere, aurrez izena ematea eskatu dute. Internet bidez eman dezakete izena interesatuek. Ondorengo gaiak landuko dituzte:

  • Hondakinen Kudeaketa: Equo Gipuzkoaren proposamenak.
  • Animalien eskubideak: lantalde honen laguntza eskaeraren analisia.
  • Barne heziketa: Fracking-a, azpiegiturak, kooperatiba energetikoak, e.a…
  • EQUO-ren diru kontuak.
  • Transgenikoak: Kanpaina: argazkia aterako dute ez ditut transgenikorik nahi lemapean.
  • Barne-antolaketa eta komunikazioak.
  • Euskadiko koordinazio mahaiaren aurkezpena.

 

Juantxo Lopez de Uralde

Greenpeace Españako zuzendaria izan zen Lopez de Uralde, eta 2010eko irailean Equo proiektuaren sortzaileetako bat izan zen. Blog bat dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak