Samesugas eta Desastrozombies taldeak Begarako gaztetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 2a

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Samesugas eta Desastrozombies taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren apirilaren 13an, zapatua,  22:30ean.

Samesugas talde galiziarra, 1999 urtean sortu zen, Fame Neghra eta Dirty Barriguitas bezalako taldeetan ibilitako zenbait musikien baturaz. Musikalki,  Rock and rolla eta garage musikaren nahasketa burutzen dute, Eskandinabiako musika taldeen eragiaz. Galegeraz eta ingelesez abesten dituzte kantuak.

Kontzertuan Desastrozombies taldea izango dute lagun. Astrozombies taldearen errautsetatik sorturiko musika egitasmoa da honakoa. Taldekide berri, baino betiko jarrarerekin. Hardcore punk musika koordenadetan.

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan; internet bidez ere posible da irratiko webgunean sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak