Gazte mailako Reala, Osasuna eta Villarreal Bergaran gaur

Goiena 2013ko martxoaren 30a

Realaren Nazioarteko Gazteen futbol txapelketa Bergarara helduko da gaur. Izan ere, atzo Hondarribian eta Oiartzunen hasitako txapelketak gaur segida izango du Bergaran eta Azkoitian. Bergaran, bi partidu hauek jokatuko dira: Reala Brasilgo EV Vitoriaren aurka, lehenengo, eta, ondoren, Osasuna eta Villarrealen aurka Agorrosinen. 

 

16:00etan, Realak eta EC Vitoriak jokatuko dute eta, 17:30ean, Osasunak eta Villarrealek. Sarrerak 7 euro balio du.

Aurtengoa XXIX. aldia da eta egubakoitzetik astelehenera jokatuko da txapelketa. Hondarribian, Oiartzunen, Azkoitian, Zarautzen, Azpeitian eta Bergaran jokatuko dira partiduak. Eta, finala, astelehen goizean, Zubietan (12:00), Realaren entrenamendu tokian. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidua, finalaren aurretik jokatuko da, 10:45ean, toki berean.

Zortzi talde ariko dira lehian aurtengo txapelketan: Gipuzkoako Konbinatua, Betis, Espanyol, Nagoya Grampus (Japon), Reala, Villarreal, Osasuna eta Sporte Clube Vitoria (Brasil).

Atzo hasi zen txapelketa Hondarribian eta Oiartzunen eta honako hau da egoera lehen jardunaldia jokatu ostean:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak