Musika Eskolako trikitilariak Okzitaniara doaz

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko martxoaren 27a

Opor sasoia herritik kanpo bi emanaldi egiteko aprobetxatuko dute eta baita beste trikitilari batzuekin harremana egiteko ere.

Gipuzkoako Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, apirilaren 4tik 7ra, Tolosara (Okzitania) joango dira 9 trikitilari eta 2 pandero jotzaile, Aritz Alustizaren gidaritzapean, ikasleek elkar ezagutzeko, zein beste herri batzuetakoak ezagutzeko. Izan ere, Antzuola, Legazpi, Zumarraga, Astigarraga, Hondarribi, Orio eta Donostiako Musika Eskoletako ikasleekin batera arituko dira. Guztira 50 bat elkartuko dira, 12 urtetik hasi eta 40ra artekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak