Bergarako Aritzeta abesbatza Bartzelonara doa Aste Santuan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko martxoaren 27a

Sabadelleko orfeoiak gonbidatuta doaz Bergarakoak eta bi emanaldi egingo dituzte han.

Egubakoitzean, hilak 29, Setmenat eta Castellar del Valles herrien artean dagoen baseliza batean, Puig de la Creu baselizan, egingo dute emanaldia.  Saio horretan Castellar del Valles herriko Cor de Cavallers-ekin abestuko dute. Zapatu goizean egingo dute bigarren kontzertua. Bigarren horretan Sabadelleko orfeoiarekin abestuko dute.
Bestalde, Aritzetatik aurreratu dutenez, asmoa da Sabadelleko orfeoia udazkenean etortzera Bergarara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak