Ildo horretatik doa Bergara Tipi-Tapa egitasmoa, jende nagusiari kirola egiten laguntzeko hiru ibilbide prestatu dituzte, zailtasun maila, luzera eta desnibel ezberdinarekin. Bergararrek ondo ezagutzen dituzte hiru ibilbide hauek; eta gaurkoan Agorrosinetik Osintxuraino joan dira Junkal Zubizarreta kirol zerbitzuko monitorearekin batera.
Ibilbide hauek ezagutarazteko, lau egunetan kiroldegitik irtengo dira Zubizarreta monitorearekin batera ibilaldi osasuntsu hauek era egokian egiteko helburuarekin. Gaurkoa bigarren paseoa izan da eta kirol zerbitzuko monitoreak hainbat aholku eman dizkie gerturatutako herritarrei. Hurrengo ibilaldiak apirilaren 9an eta 16an goizeko 11:00tan izango dira.
Ibilaldien aurkezpenaren helburua, monitoreak kontzeptu batzuk azaldu ondoren, bergararrak ibilbidea bakarrik egiteko trebatzea da.