Realak, Osasunak eta Villarrealek Bergaran jokatuko dute Aste Santuan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 25a

Gaur aurkeztu dute Realaren Nazioarteko Gazteen futbol txapelketa. Aste Santuan jokatuko da aurten ere ohikoa den moduan eta azkeneko urteotan bezala gurean ere ikus ahal izango dira partiduak, Bergaran, hain justu ere. Zapatuan, hilaren 30ean, izango da eta bi partidu jokatuko dira Agorrosinen.

16:00etan, Realak eta EC Vitoriak jokatuko dute eta, 17:30ean, Osasunak eta Villarrealek. Sarrerak 7 euro balio du.

Aurtengoa XXIX. aldia da eta egubakoitzetik astelehenera jokatuko da txapelketa. Hondarribia, Oiartzunen, Azkoitian, Zarautzen, Azpeitian eta Bergaran jokatuko dira partiduak. Eta, finala, astelehen goizean, Zubietan (12:00), Realaren entrenamendu tokian. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidua, finalaren aurretik jokatuko da, 10:45ean, toki berean.

Zortzi talde ariko dira lehian aurtengo txapelketan: Gipuzkoako Konbinatua, Betis, Espanyol, Nagoya Grampus (Japon), Reala, Villarreal, Osasuna eta Sporte Clube Vitoria (Brasil). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak