Askotariko txorimaloak Erramu zapatuan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 25a

Txorimalo lehiaketa arrakastatsua izan da aurten ere Bergarako Erramu Zapatuko ferian. Jardun euskara elkarteak antolatutako lehiaketara 30 txorimalo aurkeztu dira. Esaldirik onena, bestalde, honako hau izan da: "Hiritik herrira, herritik mendira beti euskarari begira!".

Txorimalorik onenarenak, beste hauek:

12 urtetik beherakoen artean: Bergarako sorgintxuak, Bergarako surferuak eta Mariaren Lagundia taldeak. Saria: kide bakoitzarendako bina sarrera Zabalotegi aretorako.

12 urtetik gorakoen artean, ostera hauek sarituak: lehen saria, Auzoko; bigarrena 3E, eta, hirugarrena, Mizpirualde. Sariak honako hauek: 90, 60 eta 30 euro, lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuendako.

Esaldi onenarenak ere 90 euroko saria eroan du.

Auzoko.

3E.

Mizpirualde.

Bergarako surferuak.

Mariaren Lagundia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak