Bergara Hiria argazki lehiaketaren 29. edizioa deitu Udalak Arizondo Argazkizale Elkartearen laguntzarekin.
Erkidegoan bizi den edozein afizionatuk har dezake parte. Gaiari dagokionez, librea da eta zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak entregatu ahal izango dira, edozein teknika edo prozedura erabilita.
Mota bakoitzeko lau lan aurkez daitezke gehienez. 40x50 zentimetroko kartulinan aurkeztuko dira eta argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia bakoitzaren aukeran gelditzen dira.
Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 8a izango da, eta udaletxera eraman daitezke edo posta zertifikatuz bidali.
Lau sari
Epaimahaiak maiatzaren 11n hartuko du erabakia eta lau sari emango dira: lehen saria, 210 euro eta garaikurra; bigarrena, 180 euro eta garaikurra; hirugarrena, 150 euro eta garaikurra; eta herriko onena, 120 euro eta garaikurra. Garaikurrari dagokionez, Santi Arrietaren argitaratu gabeko zeramika-lanak izango dira. Sari-emate ekitaldia maiatzaren 24an egingo dute, 20:00etan, Aroztegi aretoan.
Horrekin batera, aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 24tik ekainaren 9a bitartean.
Argibide gehiagorako, 943 76 30 90 telefono zenbakira deitu (Benito).