Gallastegi eta Rezustak ezin Udaberri Txapelketa irabazi

Julen Iriondo 2013ko martxoaren 24a

Zapatuan Zegaman jokatutako  Udaberri Txapelketako finalean M.Gallastegi-A.Rezusta bikoteak ezin izan zuen irabazi Beasaingo bikotearen aurka. 22 ta 13 galdu zuten. Finalean ez zuten txapelketako partidurik onena jokatu, baina ordura arteko lehietan bikain aritu ziren.

Bestalde, martitzenean, martxoak 26, 19:00etan hasita, Gipuzkoako Txapelketako finalak jolatuko dira Bergarako Udal pilotalekuan, alebin ta infantil mailetan. Alebinetan, Bergarako Julen Etxabarri eta Ander Etxaniz Illumpeko bikotearen kontra; infantiletan, berriz, Illumpeko eta Usurbilgo pilotariak nor baino nor gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak