Txorimalo lehiaketako sari banaketan izan da eguerdian barrerako tartea, nagusien mailan etorkinek osatutako Auzotarrak taldeak irabazi baitu eta behin oholtzara igota, danborrak hartu eta kantuan eta dantzan hasi dira afrikarrak. Goizekoak eginda, luze joko du egunak gaur Bergaran, bazkaldu eta gero, puntako bertso saioarekin, besteak beste.