Makillajea, xaboia nola egin eta zoru pelbikoa lantzeko ikastaroak

Lander Diego 2013ko martxoaren 22a

Apirilerako beste hiru ikastaro antolatu ditu Bizikasik beste erakunde batzuekin elkarlanean.
Apirilaren 15ean eta 18an, makilatzen ikasteko dohaineko ikastaroa egongo da 16:00etatik 17:30era eta 18:00etatik 19:30era.

Zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko hastapen ikastaroa ere egongo da apirilaren 16an, 18:00etatik 20:30era. 20 euro dira prezioa eta Sane fisioterapia zentroko arduradunek emango dituzte eskolak. Izena Bizikasin eman behar da eta plazak mugatuak dira. 

Xaboi birziklatua eta kosmetikoa egiten ikasteko eskolak ere egongo dira apirilaren 20an. 09:00etatik 13:00etara izango dira eskolak, 10 euroren truke, Uberako auzo elkartean. Interesa duten guztiek eman dezakete izena kultura etxean zein 943 77 91 58 telefono zenbakira deituta.

izen-ematea

Interesa duten guztiek eman dezakete izena –plaza mugatuak dira–, Bizikasiko 943 76 93 94 zenbakira deituta zein info@bizikasi.com helbidera idatzita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak