Oñatiarrek puntu behar handiagoa dute. Aurreko domekan Zarautzen kontra irabazi ostean (3-1), bi garaipen behar dituzte mailari eusteko. Bide horretan azkenaurreko pausua Agorrosinen eman dezakete. Bestalde, Bergarak aurtengo etxeko lanak eginak ditu aspaldi. Denboraldi oso ona eginda 45 puntu dituzte dagoeneko. Dena den, ez dute etxeko azken derbia irabazteko aukera galtzen utzi nahi. Giro polita egongo da Agorrosinen, etxeko eta Oñatiko zaleekin.
UDAk eta Mondrak kanpoan
Hernaniren kontra puntu inportantea lortu ondoren (1-1), Tolosaren kontra irabazi behar du Mondrak. Liga bukatzeko zortzi partidu geratzen zaizkie eta hiruzpalau garaipen beharko dituzten maila mantentzeko.
UDAk bestalde, tinko jarraitzen du sailkapeneko goiko lekuetan 48 punturekin. Oraingo jardunaldian Hondarribiaren kontra jokatuko du.
Igoerarako bidean
Eibartarrak taldearen kontra galdu ostean (1-0), Antzuolak puntuak behar ditu sailkapenean duen lau puntuko aldea mantentzeko. Ordizia dago bigarren lekuan. Aste bukaeran Mutrikuren kontrako partidua jokatuko dute Estalan.