Korrika Txikia San Martin eskolatik abiatu da 15:20an. Aranzadi Ikastolakoek azoka parean hartu dute lekukoa eta Mariaren Lagundikoek euren ikastolaren parean. Handik herriko plazara egin dute. San Martin plazan elkartu dira hiru ikastetxeetako neska-mutikoak eta eskola bakoitzeko ordezkari bik bertso bana bota dute udaletxeko balkoitik. 17:00etan ondoren, txokolatada eta jolasak izan dituzte herriko plazan.