Miguel Altuna Institututik Holandara kontratuarekin lan egitera joateko aukera martxan da

Jone Albeniz 2013ko mar. 19a, 16:45

Holandan fabrikazio mekanikoa lantzen duten enpresetan lan egiteko aukeraketa prozesua martxan da Bergarako Miguel Altuna Institutuan Hautaketa gaur eta bihar, martxoaren 19 eta 20an izango da. 

Horretarako, MAIn Marco de Korte, Holandako Rotterdameko DeltaMetaal enpresen elkarteko zuzendaria, Henk Van Soest, Holandan lan egitearen arduraduna, Kristof Chrirdtiaens Holandako LHko irakasle bat eta Nieves Saez Calderon Lanbideko koordinatzaile eta Arabako EURES aholkularia Miguel Altunako ikastetxean ari dira bertako irakasleekin batera aurkeztu diren estatuko 14 hautagaien artetik 8 hautagairik aproposenak aukeratzen.

DeltaMetaal elkarteari dagokionez, Holandan duten eskulan kualifikatuaren beharrari erantzuna eman nahi dion eraikuntza, ontziola, makineriaren alorrean lan egiten duten elkarte honetako 100 enpresetan batez ere. Elkarteko zuzendaria den Henk Van Soest-el aipatzen zuenez, Holandako enpresetan langileak erretiratzen diren heinean, eskulanaren beharra geroz eta handiagoa da, nahiz eta krisiaren eragina ere nabaritzen duten.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Fabrikazio mekanikoko erdi eta goi mailako zikloak ikasita izatea, 30 urtetik beherakoak izatea, ingeleraz erdi maila gutxienez egiaztatzea, talde lanerako gaitasuna eta bakoitzaren konpromisoa erakustea eta MAIn egingo diren froga teknikoetan eta elkarrizketan aurrera egitea.

Aukeratutakoak, Lanbideren bidez ingelerako ikastaro bat jasotzeko aukera izango dute hemendik maiatzera bitartean. Maiatzetik aurrera, Holandara lan egitera joaten diren heinean, formazio gehiago jasotzeko aukera izango dute. Irailerako ere guztiak Holandan lan egiten egotea aurreikusten da.

Holandan, lan baldintzak

Lanpostu eta hizkuntzaren aldetik formazioa jasoko dute, 6 hilabeteko lanaldi osoko lan kontratua ziurtatua izango dute, bertako egonaldira, bizilekua aurkitzea eta honen eta garrio publikoaren kostuari DeltaMetaal-ek egingo dio aurre. Langileek 1468 euroko hileko soldata gordina jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak