Film laburrek gehienez 10 minutuko iraupena izan beharko dute eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 10ean itxiko dute eta xaxaukonpartsa@gmail.com helbidera bidali edo kultura etxera eraman beharko dira.
Antolatzaileak herritar guztiak animatu nahi dituzte lehiaketan parte hartzera. Helburua ez da film-labur profesional bat egitea, ondo pasatzea baizik.
Irabazleak jaietako domekan, maiatzaren 19an, emango dituzte aditzera. Gaueko hamaiketan hasita, labur guztiak emango dituzte txosnagunean eta irabazleak ere orduan jasoko du saria. Txalo zaparradek erabakiko dute irabazlea.