Abian da Hirigune Historikoa Koloretan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 18a

Atzo, domeka, hasi ziren Bergaran, Hirigune Historikoa Koloretan izeneko bisita gidatuekin. Herria modu berezian ezagutzera emateko bisita gidatuak egingo dituzte, hilean behin, eta atzo izan zen lehena.

Jende askok ez zuen parte hartu, halere. Lehenengoa izan zelako eta eguraldiak asko lagundu ez zuelako, besteak beste. Baina, parte hartu zutenek, gustura jarraitu zituzten Beart Artisten Elkarteko ordezkarien azalpenak.

Bergarako Hirigune Historikoan, itxita dauden denda edota tabernatako erakusleihoetan jarritako artelanak bertatik bertara ikusi zituzten bisitariek, Luis Laskurain, Juanjo Altuna, Ramon Arantzabal eta Bingen De Pedro pintoreen esanak adi-adi jarraituz.

Paradatxoa egin zuten, era berean, Aroztegi aretoan eta beste bi tabernatan, hain justu ere, egunotan artisten lanak ikusgai dauden tokietan .

Ekimen berria da atzoko hau, eta hilean behin egiteko asmoa dute Beart elkarteak eta Bergarako Udalak.

Musika Bandak kontzertua eskaintzen duen domeka goizetan egingo dute, herriko artisten lanak eta herriko ondarea ezagutzera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak