Gure Ametsa: 40 urte San Antonio eta bertakoak dinamizatzen

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 18a

40 urte ez dira egunero betetzen eta Gure Ametsak elkarteak, beti egin duen moduan, ateak zabaldu dizkio San Antonio auzo guztiari. Data garrantzitsu hau ospatzeko, auzoari buruzko argazki zaharren erakusketa antolatu dute.

Bertan ageri dira elkarteak antolatutako zenbait ekintza. Kontuan hartzekoa da, gainontzeko elkarte gastronomikoekin gertatzen den moduan, Gure Ametsa ere horrela jaio zela, baina Serafin Esnaola apaizak, zenbait kideren laguntzarekin, danborrada, Napar feria... antolatu zituzten. Urteen poderioz, hitzordu horiek auzoko ohituren parte bihurtu dira.

Hango kultura batzordeko Patxi Uribesalgoren hitzetan, "elkarte bat ez litzateke afaltzeko toki bat bakarrik izan beharko", eta Gure Ametsaren kasuan, 40 urtetako ibilbide honetan behin eta berriro erakutsi duten zerbait da hori. 

Canalejaseko hegazkina

1931. urtean Taapken diseinatzaile alemanak eraikitako Junkers hegazkina urteetan Canalejas taberna desagertuaren sabaian egon zen. Orain, berriz, Eugenio Perez, Roman Gonzalez eta Agustin Diezek egindako berritze lanen ostean, elkarteko sabaian egongo da, auzotar ugariren gazte denborak gogora ekarriz.  

Elkartean ere, hegazkin bera agertzen den Simon Arrietaren koadro baten kopia ere jarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak