Sekulako maukak izan ziren Laino skate parkeko bigarren eskuko azokan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko martxoaren 17a

Mauka ederrak izan ziren zapatuan, Bergarako Laino Skate parkean egin zuten bigarren eskuko azokan. Askotariko gaiak ziren saltoki mahaietan: musika tresnak; neoprenozko trajeak; kaskoak; erropak, margolanak zein liburuak. Horiek guztiek prezio ezin hobean erosteko aukera paregabea izan zen. Guztia saldu ez zuten arren, antolatzaileak gustura ziren estreinakoz egin zuten azokarekin.

Etxeko trastelekua husteko helburuaz bururatu zitzaien Lainokoei lagun arteko azoka antolatzea orain bi aste; uste baino oihartzun zabalagoa izan zuen baina proposamenak, Gasteiztik ere hurbildu ziren-eta saltzaileak, horien artean, artisau bat. Udara begira beste bat antolatzeko asmoa azaldu dute bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak