BKE Soralucek maila ona erakutsi arren, galdu zuen

Imanol Gallego 2013ko martxoaren 17a

Azken partidutan ez bezala azken honetan Soraluzek bere benetako maila erakutsi zuen. Lehen zati berdidu baten ondoren bigarrenean hainbat akats egin zituen eta 31-33 galdu zuen.

Erronka ez zen erraza, baina Josetxo Muniategiren mutilak gogotsu irten ziren. Askartzan izanda garaipenaren ostean etxean beste garaipen bat lortzea nahi zuten, baina oso partidu berdindua izan arren, azken minutuetan zenbait akats egin ostean, kanpotarrak izan ziren garaile.

31-33, oso emaitza estua izan zen eta taldeak azken partiduetan gertatu ez den moduan, zapatukoan bere benetako maila erakutsi zuen.

Hurrengo astean derbia

Ez da erronka erraza izango. Ford Mugarri oso indartsu dabil eta Muniategiren hitzetan "lehen minutuak erabakigarriak izango dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak