Egileak oso pozik gelditu dira erakusketak eta inaugurazioak izan duen erantzunarekin. Bost artista gazte izanda, gazte piloa gerturatu zen. Artistak Bilbo, Gasteiz eta Gordexolakoak izanda, kanpotar asko ikusi ahal izan zen inaugurazioan. Bisitari gehienek azpimarratu zuten "erakusketa desberdina" dela, "originala". Bearteko margolari dezente ere gerturatu ziren. Bi musikari bergarar disko-jartzaile ibili ziren, eta giro polita ipini zuen horrek. Aroztegi ondotik pasatzen ziren herritar dezente sartu egin ziren aretoko giroa ikusi zutenean.
Ander Barruso, Jon Solaun, Kristina Urizarbarrena, Laura Marchante eta Maider Montalban dira egileak. Erakusketa zabalik izango da hil bukaerara arte.