Bergara pizteko artisten koloreak ezagutzen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 15a

Domeka honetan hasiko dira berriro ere bisita gidatuak eskaintzen Bergaran Hirigune Historikoa Koloretan izeneko proiektuaren baitan. Hilean behin egingo dituzte, doakoak izango dira, eta gainera, berritasunekin datoz.

Hirugune Historikoa Koloretan izeneko proiektuaren denboraldi berri bati hasiera emango diote Bergaran domekan honetan. Hain zuzen ere, herria modu berezi batetan ezagutzera emateko bisita gidatuak egingo dituzte hilean behin. Doakoak izango dira bisita gidatuok, eta Bergarako artisten elkarteko kideetariko batek azalpenak emango dizkie interesatuei.

Berrikuntzak egongo dira aurten gainera, Ramon Arantzabal artistak adierazi digunez. "Bergarako Musika Bandak hilean behin kontzertua eskaintzen du, eta hori aprobetxatuko da. Hori horrela, bisita egingo da herriko artisten lanak ikusteko; ondoren Aroztegi bisitatuko da eta baita pare bat taberna ere. Amaiera, frontoian izango da, Musika Bandaren emanaldia entzunez".

Ekimenarekin, Bergarako alde zahar monumentalari balio erantsia emateaz gainera, herriko artistak ezagutzera emateko aukera ona da baita ere; 80 artisten lanak daude ikusgai eta herriko kaleetan zehar.

Goizeko 10etan hasiko dira bisita gidatuak San Martin Plazan. Obra originalak formatu original batetan ikusteko aukera ematen duen ekimenean parte hartu gura izan ezkero, deitu izena emateko 943 77 91 00 edo  628 26 65 97 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak