Datorren eguaztenean, martxoak 20 Korrika txikia burutuko da 15:20tik aurrera San Martin Eskolatik abiatuta. Egingo den ibilbidea hau: Boni Laskurain-Matxiategi-Ibargarai-Espaloia-Bidekurutzeta-San Pedro-Artekale-Arruriaga-Barrenkale-San Martin plaza. Kaleetan barrena korrika egin ostean, indarrak berritzeko txokolatea eta jolasak izango dira herriko plazan 17:00etatik aurrera. Gaztetxean ere afari merienda egingo da iluntzean indarrez korrika egin ahal izateko.
Korrika 18 aurten gauerdian pasatzen da herritik, hortaz, Elusuko auzoak harrera ikaragarria egingo dio Korrikari, izan ere Altzasu Elkartean Bergarako Korrikalerien afari pasadatxoa egingo da gogotik korrika egin ahal izateko. Gainera, Eskeiter Peloxen eskutik giro bikainean afalduko dute.