Erraz eta azkar eskuratu zuen Soraluceko txapela Eneko Ioldi uhartearrak (22-5). Txapelketa osoan bikain jardun eta gero, hasiera baten, finaleko aurkaria, Jon Antsotegi, neurrikoa izango zuen. Antsotegi, ordea, haren gaurik onena izatetik urrun geratu zen, eta, behin eta berriro amorratuta ere, behin ere ez zuen lortu Ioldiren kontrolpetik ihes egiterik. Bi nafarren artekoa bezain lehia erraza izan zen kontsolazio partidua. Kasu horretan, Eneko eta Ander Mugurutza lehengusuen artekoa izan zen eta Eneko Mugurutzak irabazi zuen partidua (8-22). Finalekoan baino utzikeria handiagoa erakutsi zuten bergararrek, hala ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.