Erramu Zapatuko bazkarirako dei egin dute, "ez dela azkena izango" nabarmenduz

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 13a

Leonardo da Vinciren Azken afaria-ri keinu bat eginez, martxoaren 23an Bergaran egingo den Erramu Zapatuko feriako Herri Bazkarirako dei egin dute. Gogoratu dute sarrerak salgai daudela Deportivo, Kortazar, Eusebio, Bule eta Ariznoa tabernetan, 12 euroren truke.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, sarrerak "oso erritmo onean saltzen daude eta oso gutxi gelditzen dira". Hala, pentsatzen ari dira beste txartel batzuk salgai jartzea.

Argazkiaren gainean, bestalde, zera diote: "Erramu zapatuan Herri bazkaria egiten den seigarren urtea izango denez, ez dela azkeneko bazkaria izango esan nahi da. Eta baita Erramu zapatua Aste santuaren inguruan nola den, lotura bat dauka".

Bazkaria martxoaren 23 izango da, 14:30ean, Udal pilotalekuan.

Eskerrak

Argazkia bidaltzeaz bat, eskerrak emateko ere aprobetxatu dute oharra. "Hau ez litzateke posible izango herriko hainbat merkatariri esker izango ez balitz. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu, Mizpildi eta Konde okindegiei; Bixain harategiari; Mujika, Raizabal eta Larrañaga gozotegiei; Miner ardoei; Mertxe urdaitegiari; Depor, Kortazar, Euxebio, Bule eta Ariznoa tabernei; Berroia inprentari; KB photo studio argazki dendari eta Bergarako Udalari. Laguntzaile eta bazkaltzera datorren jende guztia ahaztu gabe. Aurten, gainera, aurreikuspen guztiak gainditu dira, bi asteren faltan txartel guztiak ia salduta baitaude, eskertzekoa da jendearen interes eta gogoa".

Argazkia: KB photo studioko Jon Anduezak atera du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak