Zestoako LEOK'K Musika taldeak kontzertua eskainiko du bihar zapatua, Udal Pilotalekuan. BUBISHER Elkartearen eskutik eta Bergarako Udalaren babesarekin, “Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatzeko eta Saharako emakumeei elkartasuna adierazteko” elkartasun doinuak entzungai izango dira.
LEOK’K taldea 1968. urtean sortu zen Zestoan. Urtez urte herriz herri jardun ondoren oholtzatik jaitsi ziren. Hala ere, 2006 urtean Saemel (Saharako Emakumeekin Elkartasuna) izeneko diskoa ateratu zuten eta 2010 urtean Une bat... izeneko diska. Hala, Udal Pilotalekuan azken urte hauetako disketan bildutako abestiak entzungai izango dira.