Pentekoste Jaietako kartel lehiaketa abian

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 11

Aurten ere jaietako kartel lehiaketa jarri du martxan Udalak. Proposamen ezberdinak apirilaren 16a aurretik bidali beharko dira Kultur Etxera.

Urtero bezala, Udalak, Pentekoste Jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa abian jarri du. Proposamenak apirilaren 16a aurretik aurkeztu behar dira Kultur Etxean (Errotalde Jauregia z/g.) eguardiko 13:00ak aurretik. Irabazleak 400 euro eskuratuko ditu eta lehiaketa librea izanez, herritar ororentzat irekita dago.

Kartelek 24x34 zentimetroko neurria izan beharko dute. Paperean inprimatuta eta kartoizko oinarrian aurkeztu beharko dira eta era berean, kopia bat CD batean aurkeztu beharko da. Teknika aldetik askatasun osoa, baina nahitaez PENTEKOSTE JAIAK 2013 BERGARA esaldia eraman behar du idatzia. Lanak orijinalak izan beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak