Nahiz eta Yoldi lau t'erdiko finala irabazteko faborito izan, Ansotegik Jakaren aurka egindako partiduan ikusgarriaren ostean (22-5), Uharteko aurrelariak lan handia egin beharko du Ansotegi mendean hartzeko. Yoldiren aurka galdu ostean (22-2) Ojuel pilotari hernaniarrak eta Jakak hirugarren eta laugarren postuarengatik borrokatuko dira martitzenean. Partidu hori Soraluze Bergara Hiri txapelketako finalaren aurretik izango da, arratsaldeko 19.30etan Bergarako pilotalekuan.